Orain dela aste batzuk Glovolizazioari buruzko erreportajea idatzi nuen LARRUN aldizkarian. Bertan, Glovoren asmoa nagusi bat azaltzen saiatu nintzen: bere enplegatuak —ups, autonomoak— elkarrekin lehian aritu daitezela etengabe. Hori lortzeko erabiltzen dituen mekanismoez ohartarazi nahi izan nuen: joko-itxura duen aplikazio bat eta gastuak sozializatu eta etekina pribatizatzean oinarritutako enpresa-eredua. Halaber, iragarri nuen praktika horiek sustatzen dituzten lehiakortasuna eta kultura teknologikoa gure ekonomiaren hainbat esparrutara hedatuko direla datozen urteetan. Baina, hastapenetan dauden teknologiekin gertatu ohi den bezala, zaila da dinamika horrek epe luzean ekarriko dituen ondorioak irudikatzea. Bada, zalantza Amazonek argitu digu.